Israel

Preso palestinarrak "sistematikoki" torturatzen dituztela salatu dute

Shikma espetxeko kasuak ikertu dituzte Hamoked eta Betselem giza eskubideen aldeko erakundeek.

Preso palestinarren aldeko elkarretaratzea, Nabulusen. ALAA BADARNEH / EFE
2016ko otsailaren 24a
12:19
Entzun

"Ziegak estuak dira, leihorik, argirik eta aireztapen sistema naturalik gabeak. Argindarra 24 orduz piztuta dago; presoek lurrean jarritako lastaira batean egiten dute lo, eta komuna zulo bat da". Horrela deskribatu dituzte Shikma espetxeko ziegak Hamoked eta Betselem giza eskubideen aldeko erakundeek, kaleratutako txosten batean. Dokumentu horrek 116 preso palestinarrek jasandako tratu txarren testigantzak ere jasotzen ditu.

"Presoen gorputza eta burua apurtzeko teknikak erabiltzen dituzte. Tortura sistematikoa da preso palestinarren kasuan", salatu dute gobernuz kanpoko bi erakundeek. Txostenaren arabera, preso gehienak bakartuta edukitzen dituzte hainbat egunez, eta askori ukatu egiten diete abokatu batekin hitz egiteko eskubidea.

GKEek Shikmako presoekin hitz egindakoa jaso dute txostenean, baina ohartarazi dute antzeko egoera dutela beste kartzela askotan ere, non preso palestinarrei ez dieten lo egiten uzten.

Hamokedeko abokatu Ariel Shenkarrek salatu du inork ez duela ikertu nahi zer gertatzen ari den: "Ez diote aurre egin nahi arazoari. Kasu bakanak ikertzen dituzte, baina ez dute erantzukizunik eskatzen, nahiz eta galdeketak egiteko erabiltzen diren teknikek Genevako Akordioak urratu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.