Preso palestinarren gose greba bukatzear dago
BETLEEM. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Presoen ministroak adierazi du preso palestinarren gose greba bukatzear dagoela, Israelekin akordio bat negoziatzen ari direlako. 2.500 preso inguru ari dira gose greba egiten eskubideen alde, eta gutxienez sei lagun hiltzeko arriskuan daude. Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak aurrebaldintzarik gabe negoziazioetara itzultzeko eskatu dio PANeko buru Mahmud Abbasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu