Preso politikoei amnistia orokorra eman die Tunisiak

2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Zine el Abidine Ben Ali diktadorea herrialdetik bidali zutenetik, erabaki garrantzitsuenetako bat hartu du Tunisiak. Preso politikoei amnistia orokorra emanen die. Hori ahalbidetuko duen dekretua «hurrengo egunetan» onartuko dutela adierazi du Taieb Bacuch gobernuko bozeramaileak. Ben Aliren garaitik milaka preso politiko daude.

Jordanian, berriz, gobernuaren aldeko talde batek makiladaka eraso egin dio oposizioko jarraitzaileen manifestazio bati. Gutxienez hamar lagun zauritu dituzte. Gobernuak erasoa «gaitzetsi» du, manifestari «baketsuen» aurkakoa izan delako. Manifestariek, baina, salatu dute Poliziak ez duela deus egin haiek babesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.