Dolors Bassa, Jordi Cuixart, Carme Forcadell, Joaquim Forn, Oriol Junqueras, Raul Romeva, Josep Rull, Jordi Sanchez eta Jordi Turull aske uzteko eskatu dute kultur munduko hainbat eragilek. Haien behin-behineko espetxe egoera justifikatu gabe dagoela uste dute, eta gainera, gehiegi luzatu daitekeela ohartarazi dute.
"Ez dugu inpunitatea eskatzen, epaiketa justu bat izango dutela espero dugu. Baina, kondenarik ez dagoen bitartean, epaiketa egin arte haien mugimenduak mugatzeko beste bide ez hain mingarri batzuk ere badirela uste dugu".
Pertsona horiei eta beraien familiei egiten ari zaien minaz gain, "demokraziari eta justiziari" egiten ari zaionak ere kezkatzen ditu sinatzaileak, eta baita "Espainia Europan ematen ari den itxurak" ere. Egoera Kataluniko bizikidetzan izaten ari den eragina ez dela ona ohartarazi dute, eta azpimarratu dute, presoak egoteak zaildu egiten duela gatazka elkarrizketa bidez konpontzea. "Benetan elkarrizketa garai berri bat ireki nahi bada, beharrezkoa da bederatzi lagun horiek etxera itzultzea".
Hauek dira sinatzaile euskal herritarrak:
-Montxo Armendariz (zinegilea)
-Bernardo Atxaga (idazlea)
-Harkaitz Cano (idazlea)
-Kepa Junkera (musikaria)
-Anjel Lertxundi (idazlea)
-Aitor Merino (zinegilea)
-Puy Oria (produktorea)
-Edurne Portela (idazlea)
-Kirmen Uribe (idazlea)
-Bernardo Vergara (marrazkilaria)
-Iban Zaldua (idazlea)
Gainerako sinatzaileak:
-Santiago Alba Rico (idazlea)
-Miguel del Arco (antzerkigilea)
-Constantino Bertolo (idazlea)
-Alfons Cervera (idazlea)
-Fernando Clemot (idazlea)
-Jose Corbacho (zinegilea)
-Roberto Enriquez / Bob Pop (idazlea)
-Mauro Entrialgo (marrazkilaria)
-Rafael Escudero Alday (Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea)
-Cristina Fallaras (idazlea)
-Carlos Fernandez Liria (filosofoa)
-Manel Fontdevila (marrazkilaria)
-Javier Gallego ‘Crudo’ (kazetaria)
-David Garcia Aristegui (idazlea eta informatikaria)
-Belen Gopegui (idazlea),
-Yayo Herrero (ekintzaile ekologista)
-Carlos Lema (Zuzenbideran FIlosofiaren irakaslea)
-Elvira Lindo (idazlea)
-Lourdes Lucia (editorea)
-Elvira Navarro (idazlea)
-Ruben Ochandiano (aktorea)
-Carolina del Olmo (idazlea)
-Jose Ovejero (idazlea)
-Marc Parrot (musikaria),
-Olga Rodriguez (kazetaria)
-Xose Manuel Pereiro (kazetaria)
-Javier Perez Royo (Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna)
-Javier Rebollo (zinegilea)
-Cesar Rendueles (idazlea)
-Silvina Ribotta (Zuzenbideko Filosofiaren irakaslea)
-Jorge Riechmann (idazlea)
-Manuel Rivas (idazlea)
-Azucena Rodriguez (zinegilea)
-María Eugenia Rodriguez Palop (Zuzenbidearen Filosofiaren irakaslea)
-Isaac Rosa (idazlea)
-Miguel Angel Ruiz-Larrea (arkitektoa)
-Alberto San Juan (aktorea)
-Amparo Sanchez (musikaria)
-Gervasio Sanchez (argazkilaria)
-Marta Sanz (idazlea)
-Ismael Serrano (musikaria)
-Silvia Sese (editorea)
-Suso de Toro (idazlea)
-Antonio de la Torre (aktorea),
-Joaquin Urias (Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea)
-Nacho Vegas (musikaria)
-Thais Villas (kazetaria)
-Carlos Zanon (idazlea)