Pribatizazio legea indargabetu egin dute Panaman

Colongo muga zergarik gabeko lursail publikoak pribatizatzen zituen 72 Legeak, eta protesta bortitzak eragin ditu

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Panamako Colon portu hiria, mugazergarik gabeko munduko bigarren gunea —HongKongen atzetik—, merkantziak mugitu ezinik oheratu zen astelehenean. Eragile zibil eta langile elkarteek geldiarazi zuten, greba bidez, 72 Legearen aurka. Hilaren 19an sinatu zuen lege hori Ricardo Martinelli presidenteak, eta eremuko lursail publikoak pribatizatzeko atea ireki. Ostiralean, Panama Hiria eta herrialdeko beste hainbat gune garrantzitsu gehitu zitzaizkien Colongoei legea berriaren aurkako borrokan. Hiru hildako, zauritu ugari, ehunka atxilotu eta milioika euroren galerak utzi dituzte istiluek.

Atzo, lasai esnatu ziren bateko zein besteko kaleak. Vietnamen bidaia ofiziala egiten ari zen Ricardo Martinelli; hark legea atzera botatzeko baimena emana zion herenegun Panamako Legebiltzarrari. «Euts diezaiogun borroka honi presidenteak indargabetzea sinatu arte», eskatu zuen Colongo Fronte Zabaleko buru Felipe Cabezasek. Atzo bertan indargabetu zuten legebiltzarkideek legea, aldeko 56 bozekin eta aurkakorik eta abstentziorik gabe.

3.000tik gora enpresa eta 30.000 lanpostu biltzen ditu Colongo zergarik gabeko eremuak. Panamako Barne Produktu Gordinaren %7,5ren iturria da. «Colonerako onena nahigenuen,baina ez du onespenik jaso», idatzi zuen Martinelli presidenteak ostiralean txio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.