MunDUA

PRIk irabazi ditu Mexikoko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta zaildu egin du Calderonen agintaldia

Ia boto guztiak kontatuta dituztela, %36,81 jaso du. Azkeneko legealdian Kongresuko hirugarren alderdia izan da. Calderon presidentearen PAN alderdiak %27,91ko babesa jaso du. Botoen %5,42 baliogabeak izan dira, herri mugimenduek eta intelektualek kanpaina egin ondotik.

2009ko uztailaren 6a
15:32
Entzun
Botoen %96,65a zenbatua dutela, PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionalak irabazi ditu Mexikoko Legebiltzarrerako hauteskundeak, %36,81ko babesa jasota. Azkeneko legealdian Kongresuko hirugarren alderdia izan da PRI.

PAN ageri da bigarren, %27,91ekin. Mexikoko Gobernuan dagoen alderdia da PAN, Felipe Calderon presidente dela. Hirugarren, Iraultza Demokratikoaren Alderdia (PRD) dago: %12,21. Hainbat herri mugimenduk eta intelektualek boto baliogabearen aldeko kanpaina egin dute, eta botoen %5,42 halakoak izan dira.

PRIk Mexikoko Alderdi Berde Ekologistarekin (PVEM) egin nahi du akordioa Kongresuan. %6,75 eskuratu du PVEMk.

Calderon 2006tik da Mexikoko presidente. Emaitza ofizialen arabera, ezkerreko Andres Manuel Lopez Obradorri %0,58ko aldea baino ez zion kendu orduan. Bi urte falta zaizkio legealdia amaitzeko, eta azken bozetako datuekin zaindu egingo zaio agintaldia. 2000ra arte PRI izan zen agintean, 71 urtez segidan.

7,5 milioi lagunek izan dute botoa emateko aukera, eta 500 diputatu aukeratu dituzte. Sei gobernadore eta alkatetza denak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.