"Arma nuklearren jabetza aldez aurretik iragarritakoa denez, prueba nuklear bat egiteko aukera dakar horrek", dio Ipar Koreako Atzerri Ministerioaren oharrak. AEBen mehatxu nuklearrak ezezik, Washingtonek ezarritako "zigor ekonomikoek eta presioek behartuta" egingo dute proba. Modu honetan atzera eginarazi nahi diete AEBei.
Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak "onartezina" iritzi dio Ipar Koreak proba nuklearra egiteko duen asmoari. Era berean, nazioarteari zuzendu zaio eta "irmotasunez" esku hartzeko eskatu dio.
Joan den astean izendatu zuten Shinzo Abe Japoniako lehen ministro. Ipar Koreak egindako iragarpenaren berri izan bezain pronto adierazi du jarrera horrek nazioartearen erantzun "gogorra" ekarriko duela Ipar Korearen aurka.
Mundua
Proba nuklear bat egingo duela iragarri du Ipar Koreak
Ipar Koreako Atzerri Ministerioak ohar baten bidez adierazi du "etorkizunean proba nuklear bat" egingo duela "segurtasun neurri guztiak bermatuta". Horrelaxe jakinarazi du Piongiango albiste agentzia nagusiak. Ipar Koreako Gobernuaren arabera, besteak beste, "gerra nuklear bat pizteko AEBen mehatxu larriak behartuta" egingo dute proba nuklearra. Japoniak "onartezina" iritzi dio Ipar Korearen asmoari eta nazioarteari "irmotasunez" esku hartzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu