Italia

Prodik eutsi egin dio lehen ministro karguari

2007ko martxoaren 2a
16:03
Entzun
Romano Prodik Italiako Ordezkarien Ganberako bozketa irabazi du gaur eta, beraz, Prodik berak lehen ministro karguari eutsi egin dio eta gobernu berriaren jarraipena bermatuta geratu da. Aldeko 342 boto izan ditu eta kontrako 253. Herenegun Senatuaren babesa ere jaso zuen (162-157). Prodik otsailaren 21ean dimisioa eman zuen, Senatuan kanpo harremanetako politikaz bozketa galdu ostean.

Silvio Berlusconi Forza Italiako buruak esan du Prodiren Gobernua "ahula" dela, "eta krisi honek Italia gehiago umiliatu du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.