Italiako hauteskundeak

Prodiren garaipena berretsi du Italiako Auzitegi Gorenak

"Auzitegi Gorenak hauteskundeetako emaitzak baieztatu ditu", iragarri du SkyTV telebista kate italiarrak iturririk aipatu gabe. Joan den apirilaren 9an eta 10ean hauteskundeak egin zituzten Italian eta Romano Prodi zentro-ezkerreko koalizioko hautagaiak eskuratu zuen garaipena. Azken unera arte lehia estua izan zen eta Silvio Berlusconi zentro-eskuineko buruak botoak berriz zenbatzeko eskatu zuen.

2006ko apirilaren 19a
18:24
Entzun
Italiako Auzitegi Goreneko bost epaile atzo hasi ziren inpugnatutako boto txartelak eta aktak egiaztatzen. Romano Prodi zentro-ezkerreko hautagaiak iragarpen ofizialaren zain dagoela esan du eta ez du beste adierazpenik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.