Italiako hauteskundeak

Prodiren zentro-ezkerrak garaipena aldarrikatu du

Silvio Berlusconi eta Romano Prodiren arteko lehia oso estua izaten ari da. Barne Ministerioko iturrien arabera zentro-ezkerrak botoen %49,8 bereganatu du eta zentro-eskuninak ostera %49,7. Romano Prodi zentro-ezkerreko Unione koalizioko buruak garaipena aldarrikatu du goizaldean bere jarraitzaileen aurrean. Aldarrikapen horren aurrean baina ez da isilik geratu Berlusconiren koalizioa eta botoen zenbaketa "zehatz-mehatza" eskatu du.

2006ko apirilaren 11
19:06
Entzun
Kongresuan nagusitu da Prodi 25.224 botoko alde murritzarekin. Hala ere, Senatuan ez du oraindik nagusitasuna lortu; antza denez, Berlusconik eserleku bat gehiago eskuratu du Senatuan. Atzerrian bizi diren bi milioi itraliarren botoak zenbatzen ari dira; sei eserleku daude jokoan eta horrek bakarrik alda dezake Senatuko banaketa. Prodiren koaliazioak dio atzerrian bizi diren hautesleen botoetatik eskura daitezkeen sei eserlekuen artean lau bereganatu dituela. Atzerrian bizi diren bi milioi italiarrek hamabi diputatu eta sei senatari aukeratzen dituzte.

Azken datuen arabera, Prodiren zentro-ezkerreko koalizioak atzerrian bizi diren italiarrek emandako botoen %44,3 eskuratu du. Bitartean, Silvio Berlusconi lehen ministroak zuzentzen duenkoalizioak botoen %21,2a bereganatu du. Azken emaitzek datu hauek baieztatzen badituzte Senatuan ere garaipena erdietsiko du Prodik.

Italian, Kongresuak eta Senatuak botere bera daukate, beraz, batean zentro-ezkerra eta bestean zentro-eskuina nagusitzen bada herrialdean agintzea ezinezkoa izango litzateke eta hauteskunde berriak deitzeko beharra egon daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.