Helarazi dieten proposamena "anbiziotsua eta eskuzabala" dela agertu du Philippe
Douste-Blazy Frantziako Atzerri ministroak, eta aztertu ostean Iranek "zentzuz" jokatzea espero duela. Gainerakoan, Teheranek proposamenari muzin egin eta uranio aberastua ekoizteko asmoarekin aurrera jarraitzen badu, auzia NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura eramango dutela ziurtatu du.
Joan den azaroan erabilera militarra luketen ikerketa nuklearrak bertan behera utziko zituela agindu zuen Iranek, Parisko goi bileran Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuarekin akordioa lortu ostean. Hitzarmen horretan esaten zen, Teheranek konpromiso hori hartuta EBrekin akordio zabalago bat landuko zela Iranen eta nazioartkeo komunitatearen arteko harremanak hobetzeko, eta segurtasun zein ekonomia arloan laguntzak izateko.
Duela bi egun, ordea, erabilera militarra izan dezakeen ikerketa nuklearrari ekitekotan zela iragarri zuen Iranek, segurtasuna mehatxatuta ikusten duela eta. EBk helarazi dion proposamenean segurtasuna eta ekonomia zein teknologia arloko laguntza bermatuko zaiola agintzen zaio Teherani.
Iran
Programa nuklearra uzteko EBren proposamena aztertuko duela agertu du Iranek
Irango Gobernuak ikerketa nuklearrak berriro abiatzeko asmoa duela iragarri ostean, EB Europako Batasunak asmo hori bertan behera utz dezala eskatuz proposamena egin dio. Zehazki, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko diplomatikoek helarazi diete proposamena Irango agintariei. Teheran EBren ekimena aztertzeko prest agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu