Mundua

Programa nuklearrarekin aurrera jarraituko duela berretsi du Iranek

NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak egin dizkion oharrei muzin eginez, programa nuklearrarekin aurrera jarraitzeko asmo sendoa duela berretsi du Iranek. Mahmud Ahmadinejad presidenteak eman du horren berri, eta Iranek halako erabaki bat hartzeko burujabetza erabatekoa dela aldarrikatu du. Garatzen ari diren teknologia nuklearrak erabilera zibil eta baketsua baino ez duela izango agindu du.

2006ko abuztuaren 16a
17:03
Entzun
Hain zuzen ere, programaren helburua energia sortzea dela adierazi du, eta Irango zientzilari gazteek eraman dutela aurrera. Halako programa bat aurrera eramatea Iranen eskubide zilegi eta ezinbestekoa dela erantsi du Ahmadinajedek, eta ez daudela auzi horretan urrats bakar bat atzera emateko prest.

Iranek programa nuklearra abian jarri zuela iragarri zuenetik, Mendebaldeko estatu boteretsuenen kritiken jomuga izan da, batik bat, AEB eta Erresuma Batuarena. Haien iduriko, armagintzarako ari da Iran plutonioa aberasten eta hori mehatxu handia da egungo nazioarteko ordenarentzat.

Hala, NBEko Segurtasun Kontseilura eraman zuten gaia, eta abuztua amaitu aurretik programa bertan behera uzten ez badute Iranen aurkako zigorrak aurreikusten duten ebazpena hitzartu zuten. Nolanahi ere,ez daudela amore emateko prest agertu du gaur Irango presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.