Mundua

Programa nuklearraren auzia berriro IAEAren esku utziz gero "kanpoko ikuskatzeak" onartzeko prest da Iran

Garatzen ari diren programa nuklearraren inguruko eztabaida bideratzeko keinua egin du Iranek, baina horretarako baldintza zehatza jarri dio nazioarteko komunitateari: auzia NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilutik ateratzeko, eta IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen esku lagatzeko. Baldintza horietan "kanpokoen ikuskatzeak" onartzeko prest dela agertu du.

2006ko apirilaren 29a
18:45
Entzun
Irango programa nuklearraren arduradun Mohamed Saidik agertu du IAEAren ezusteko kontrolak onartzeko prest direla, baldin eta beren programaren auzia erakunde horretan baitatik bideratzen bada.

Izan ere, gai horren inguruan Iranen eta nazioarteko komunitatearen artean sortutako liskarra NBEko Segurtasun Kontseilura iritsi da, eta, gainera, datorren astertean, maiatzaren 2an, zigor neurriak har ditzake herrialde horren kontra.

IAEAk atzo aurkeztu zuen Teherango Gobernuak bultzatu duen programa nuklearraren inguruko azken txostena, eta nazioarteko komunitateak jarritako gardentasun baldintzak ez dituela betetzen ondorioztatzen du. Areago, txosten horren arabera, uranioa aberasteko programa bizkortu egin du azken hilabetean, eta ez du ziurtatu beren garapen nuklearrak helburu zibilik dituenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.