PSOEko 30 bat buruzagik agiri bat sinatu dute «hauteskunde porrotaren» inguruan eztabaida abiatzeko eta «proiektu berri bat» aldarrikatzeko. Agiri horren sinatzaileen artean daude, besteak beste, Carme Chacon eta Francisco Caamaño ministro ohiak eta Javier Rojo eta Roberto Jimenez, Arabako eta Nafarroako sozialisten idazkari nagusiak.
Hilabete eta erdi barru aukeratuko dute zuzendaritza berriaPSOEko kideek. Oraindik ez dago alderdia zuzentzeko hautagairik, baina bi izen nabarmendu dira: Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chacon. Javier Rojok ukatu egin du agiri horren bidez Chaconen hautagaitza babesten ari direnik. «Autokritikarako agiri bat baino ez da», azaldu du.
Alderdi barruko parte hartze sisteman aldaketak eskatu dituzte agiriaren sinatzaileek. «Aurpegi aldaketa bat ez da nahikoa izango», azaldu dute. Uste dute, gainera, PSOEk «barne demokrazia arazo bat» duela, eta hori agerian geratu dela Rodriguez Zapateroren azken agintaldian. Bozetanizandako gainbeheraren arrazoitzat jo dituzte krisialdia oso berandu onartzea, sektore txiroenei ahalegin handiak eskatu dizkieten politikak abian jartzea eta boteretsuenei zerga gehiago ezarri ez izana, besteak beste.
«Proiektu berri bat» aldarrikatu dute PSOEko hainbat buruzagik
Alderdiak «barne demokrazia arazo bat» duela salatu du, besteak beste, Carme Chacon ministro ohiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu