•Siria. Damaskon eta hiririk garrantzitsuenetan gaur eta bihar kalera ateratzeko deialdia egin du Siriako Iraultza taldeak. Bertzeak bertze, Larrialdi Legea bertan behera uzteko eskatuko diote gobernuari. Internet bidez egin dute deialdia.
•Aljeria. Hilaren 12rako manifestazioak antolatu dituzte gobernuak larrialdi egoera bertan behera utz dezan eskatzeko. Hiriburuan mobilizaziorik egiten ez dutela utziko jakinarazi dute agintariek.
•Maroko. Hilaren 20rako manifestazioak antolatu dituzte, «konstituzio demokratikoa» eskatzeko. Facebooken eratutako talde batek egin du deialdia.
Protesta deialdiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu