Protestak herrialde arabiarretan

Protesta eguna masiboa izaten ari da Sirian, eta gutxienez hamalau lagun hil dituzte

Otoitz eguna izanik milaka eta milaka siriar atera dira gaur kalera protesta egitera. Human Rights Watch erakundearen arabera Homsen gizateriaren aurkako krimenak egin ditu Siriako erregimenak.

2011ko azaroaren 11
16:25
Entzun

Protesta eguna zegoen gaurko Sirian deituta, eta giza eskubideen erakundeek jakinarazi dutenez, Bashar al Assad presidentearen aurkako erantzuna masiboa ari da izatean. Horrekin batera egunak aurrera egin ahala gutxienez hamalau lagun hil dituztela segurtasun indarrek jakinarazi dute, horien artean armada utzi duen soldadu bat.

Otoitz eguna izanik milaka eta milaka siriar atera dira gaur kalera protesta egitera. Homs hirian eta Idleb probintzian izan dira hildakoak lehen orduetan. Homsen zibiletako bat tiroz hil dute. Al Assadi leial direnek Al Bajada auzoa "inbaditu" dituela diote giza eskubideen elkarteek, arma handiekin eta tankeekin. Atxilotu ugari daude.

Human Rights Watch erakundearen arabera Homsen gizateriaren aurkako krimenak egin ditu Siriako erregimenak.

Liga Arabiarrak bilera egingo du bihar, Al Assad bide orria ez dela betetzen ari ikusita, eta erakundetik botatzea aztertuko dute. Bide-orrian indarkeria oro gelditzeko, armada kaleetatik erretiratzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu zion Liga Arabiarrak.

Martxoa erdialdean hasi ziren protestak, eta harrezkero 3.500 lagun hil direla esan du Nazio Batuen Erakundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.