Protesta xenofobo bat debekatu dute Errusian
MOSKU. Ehun lagun inguru atxilotu zituen atzo Errusiako Poliziak Moskuko erdigunean, manifestazio xenofobo bat egitear zirela. Iragan asteburuan futbol jarraitzaile bat hil zuten, ustez Azerbaijango lagun batek. Eskuin muturreko taldeek protestarako deialdia egin zuten. Poliziak dio bengalak, kezko bonbak, jotzeko tresnak eta gisako objektuak atxiki dizkiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu