Protestetan kazetari bat hil eta beste 76 atxilotu zituzten

2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Kairon hemezortzi egun iraun zuten protestek, eta horietan 76 kazetari atxilotu dituztela jakinarazi du Kazetariak Babesteko Batzordeak. Kazetari bat hil zela ere eman du argitara erakundeak: Ahmed Mohamed Mahmud—Al Ahram komunikazio taldearentzat egiten zuen lan—. Beste 52 kazetariri eraso zieten. Lara Logan CBS telebistako kazetariak sexualki jazarri ziotela salatu du. Tahrir plazan zegoela inguratu zuten, iragan ostiralean, eta «eraso sexual bortitz eta luzea» jasan zuela eman du jakitera komunikatuan.

Iaz, 145 kazetari atxilotu zituzten mundu zabalean; 1996. urtetik kopuru altuena. Iranen eta Txinan 36 kazetari atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.