CUPeko kide eta Poble Lliureko erreferente politiko den Toni Infanteren adierazpen batzuen kontura hasi zen eztabaida. Infantek nabarmendu zuen twitter bidez CUPek ezin zuela alde batera utzi irailaren 27ko erreferendumaren emaitza. Hari erantzunez hala idatzi zuen Xavier Mongek sare sozialetan: "Bada garaia errealitatea mahai gainean jartzeko: prozesua Kataluniako politikagintzako iruzurrik handiena da".
Bigarren mezuan Mongek ohartarazten zuen independentistek ez zutela galdeketa irabazi eta Europako Batasunak ez duela ezer egingo Kataluniaren alde, "Kataluniako oligarkia ez delako matxinatuko".
Mas inbestitzearen inguruko eztabaida zuen ardatz hirugarren mezuak: "Ez dagoen agintaldi bat, zuri dagoen bideorri bat, hildako legealdia, eta, hala ere, hilotz politiko handiena inbestitzeaz hitz egiten dugu".
Dimisioa
Artur Masen inbestiduraren inguruko azken erabakiaren atarian heldu da Mongeren dimisioa. Bartzelonako zerrendaburu zenak CUPeko idazkaritza utzi du. Baina koalizioak dagoeneko iragarri du Endavanteko beste militante batek, Ferran Carbonellek, hartuko duela haren tokia.