kataLUNIA

PSCk erabaki eskubidea Konstituzioan sartzeko planteatu dio PSOEri

Rubalcabak berehala eman dio ezezkoa. Aste honetan subiranotasun aitorpena adostu dute CiUk eta ERCk.

2013ko urtarrilaren 12a
15:29
Entzun

Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak erabaki eskubidea Espainiako Konstituzioan sartzeko lan egin dezala proposatu dio gaur PSOEri, horren Batzorde Federalaren bileran, Madrilen. PSOEk Espainiako Estatuaren eredu federalaren alde egin beharko luke, Navarroren arabera, baina PSCko buruak ezezkoa jaso du Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiaren partetik.

Erabaki eskubidea jasota, galdeketak legezkoak, hitzartuak eta bete beharrekoak lirateke, PSCkoak esan duenez. Berretsi du PSCren jarrera ez dela Kataluniaren independentziaren aldekoa. Uste du herrialde hartan eta Espainiako Estatuan "egoera konplexua" dutela; ondorioz, irtenbideak topatu behar direla iritzi dio. "Jarraituko dugu hizketan", adierazi du Navarrok PSOEren ezezkoa jaso ondotik.

Aste honetan subiranotasun aitorpena adostu dute CiUk eta ERCk, eta erabakitzeko eskubidea iazko azaroaren 25eko hauteskundeetako programan jasoa zuten alderdiei helarazi diete. Urtarrilaren 23ko osoko bilkuran onartuko dute adierazpena Kataluniako Legebiltzarrean. PSCk iragarri du ezetz bozkatuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.