PSCk hauteskundeen aurretik ez dituela primarioak egingo jakinarazi du Navarrok
Pere Navarro PSCko idazkari nagusiak adierazi du «litekeena» dela alderdiak hauteskunde primarioak ez egitea. Navarrok agindu zuen primario irekien bidez aukeratuko zutela PSCko hautagaia, baina azaroaren 25a baino lehen denbora nahikoa ez dagoela argudiatu du orain. Hala ere, ez du argitu bera izango ote den presidentegaia. PSCko batzorde eragileak bihar erabakiko du zein prozesuren bidez izendatuko den hautagaia. Navarrok ez ezik, alderdiko beste bi kidek ere agertu dute asmo berbera: Montserrat Tura kontseilari ohiak —PSCren alde katalanistakoa— eta Angel Ros Lleidako alkateak. Rosek dio PSCk autodeterminazio eskubidea onartu beharko lukeela. Joaquim Nadal parlamentuko taldearen buru ohiak, berriz, diputatu kargua utzi du, eta ez dela bozetara aurkeztuko iragarri du. Turaren alde dagoela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu