"Erreparatzen badiogu herenegun Pascual Maragall Generalitateko presidenteak antolatu eta gidatu zuen batzarrean Kataluniako Legebiltzarreko alderdietako buruek hitzartu zutenari, eta gero PSOEk horri guztiari eman dion erantzunari —Kataluniarako zerga agentzia bakarrari dagokionez, nazio gisa onartzeari dagokionean, eskumenei buruz...—, oso zaila da bi jarrerak bateragarri ikustea", esan du.
Horregatik guztiagatik Estatutu proposamenaren etorkizunarekin ez dela baikor azpimarratu du CiUko idazkari nagusiak, baina, hala ere, ez ditu itxaropenerako ate guztiak itxi: "Hainbat ordu geratzen dira negoziatzeko, eta gauzak alda daitezke", nabarmendu du. lldo horretatik, Kataluniako Legebiltzarrean proposamen bat adosteko gai izango zirela ez zuela uste agertu du Duran i Lleidak, ez zuelako pentsatzen PSCk testua jaso diren hainbat postulaturekin bat egingo zuenik. Azkenean, ordea, gauzak berak uste zuenaren kontrakoak izan zirela onartu du.
Kataluniako Estatutu Proposamena
PSOEk egungo jarrerari eusten badio Kataluniako Estatutuak aurrera egitea zail ikusten du Duran i Lleidak
Kataluniako Estatutu proposamenaren inguruan Espainiako Gobernua Kataluniako indarrekin izaten ari den negoziazioek ez diote itxaropen handirik sortzen Josep Antonio Duran i Lleida CiUko idazkari nagusiari. Hala, PSOEk egungo jarrerari eusten badio Estatutu proposamenak ez duela aurrera egingo iritzi dio Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu