Andaluziako hauteskundeak

PSOEk irabazi ditu hauteskundeak Andaluzian, gehiengo osotik gertu

Parlamentua osatzen duten 109 aulkietatik 47 eskuratu dituzte sozialistek. Beste zortzi parlamentariren babesa behar dute gehiengo osoa izateko. Podemosek botoen %14,85 eskuratu ditu, eta hirugarren indarra da, PPren atzetik.

Andaluziako jarduneko presidenteordea, emaitzak ematen. JOSE MANUEL VIDAL, EFE
2015eko martxoaren 22a
15:43
Entzun

Manuel Jimenez Barrios Andaluziako Gobernuko presidenteordeak jakinarazi duenez, PSOEk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %35,53 jasota. 2012an eskuratutako eserleku kopuru bera izango du PSOEk. Orduan, baina, hauteskundeak galdu egin zituen, eta orain, berriz, lehen indar da, botoen %97 zenbatuta.

Gainera, Andaluziako zortzi probintzietatik zazpitan nagusitu dira sozialistak, eta 2012an hirutan soilik irabazi zuen. Indartuta atera da, beraz, Susana Diez PSOEko Andaluziako idazkari nagusia.

Alderdi berriek, lau bototik bat

PPk 2012an 50 eserleku eskuratu zituen, baina kolpetik hamalau galdu ditu; botoen %26,64 jaso du. Orain bigarren indarra izan da PP, 33 parlamentarirekin. Ganbera Podemosek hamabost eserlekurekin (%14,85), Ciudadanosek bederatzirekin (%9,25) eta IUk bostekin (%6,91) osatuko dute. Podemosek eta Ciudadanosek lehen aldiz izango dute ordezkaritza Andaluziako Parlamentuan. IUk zazpi eserleku galdu ditu 2012ko hauteskundeekin alderatuta.

Babes handiarekin gobernatu nahi badu, Diazekin hiru aukera ditu akordioak bilatzeko: PP, Podemos eta Ciudadanos. Koalizio Handirik ez badago, litekeena da Ciudadanosekin egitea akordioa, Podemosek kanpainan behin eta berriz esan baitu ez duela akordiorik egingo PSOErekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.