Zentsura mozioa

PSOEk ohartarazi du PPk ezin duela agintean jarraitu

Jose Luis Abalos antolakuntza idazkariak aurkeztu du sozialisten mozioa, eta gogorarazi du legealdia amaitu baino lehen bozak egitea dela euren asmoa. Ustelkeria jarri du mahai gainean, zentsura mozioa aurkezteko.

Jose Luis Abalos, PSOEko antolakuntza idazkaria. J. J. GUILLEN, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 31
17:20
Entzun

PPrekin lotutako ustelkeria auziaren epaia irakurriz hasi du bere agerraldia Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkariak, eta nabarmendu du hauteskundeetara deitzeko prest daudela sozialistak, eta mozioak aurrera eginez gero legealdia amaitu aurretik egingo dutela hori, baina lehenik Kongresuak Espainiako egungo gobernuaren jokabidea gaizetsi behar duela ohartarazi du: "Zuzenbide estatua kolokan jartzen duen gobernu baten aurka erantzuten ari gara. Ganbera honek gaur erantzuten ez badu, zer esango dugu gainontzeko epaiak heltzen direnean?".

Zentsura mozioa Konstituzioan jasota dagoela gogorarazi dio antolakuntza idazkariak Alderdi Popularrari, eta eurak baino "erantzukizun handiagoarekin" jokatzeko beharra nabarmendu die alderdiei. "Konstituzioa defendatzea ere bada politika, eta zuek haren aurka egin duzue instituzioak kolokan jarriz".

Espainiaren batasuna ere hizpide izan du buruzagi sozialistak, Ciudadanosi keinua eginez, baina, aldi berean, eta Kataluniako nahiz Euskal Herriko alderdiei zuzenduta egon zitekeen mezua helaraziz, adierazi du "elkarbizitzaren alde" egingo dutela "gizartearen aniztasuna" kontuan hartuz.

Hitzaldia hasi aurretik EAJren balizko babesari buruz galdetu diote Abalosi, eta hark berretsi du oraindik ez dutela jeltzaleen erabakiaren berririk, baina "baikor" daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.