komuNIKABIDEAK

'Publico'-ko zuzendari izan dena, Estatuko Komunikazio idazkari

Espainiako Ministroen Kontseiluak bihar izendatuko du kargurako Felix Monteira.

2010eko martxoaren 4a
19:31
Entzun
Espainiako Gobernuak Estatuko Komunikazio idazkari berria du: Felix Monteira, iaztik gaur arte Publico Espainiako egunkarian zuzendari izan dena. Bihar izendatuko dute ofizialki, Ministroen Kontseiluaren bileran. Nieves Goicoechea ordezkatuko du -2008ko apiriletik izan da karguan-. Gobernuko iturrien arabera, Goicoecheak berak erabaki du uztea, "arrazoi pertsonalengatik".

59 urte ditu Monteirak eta Ponferradakoa da (Espainia). 2009ko urtarrilean jarri zuten Publico-ko zuzendari. Aurretik, besteak beste, El Pais kazetako zuzendariorde izan zen.

Jesus Maraña Publico-ko gaur arteko zuzendariordeak hartu du Monteiraren postua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.