Katarina Barley Alemaniako Justizia ministroak atzo nabarmendu zuenez, Schleswig-Holsteingo Lurraldeko Auzitegiak erabaki «erabat egokia» hartu du Carles Puigdemont presidente ohia aske utziz. SPD alderdi sozialdemokratako kidearen ustez, Espainiako Estatuak orain argudiatu beharko du Kataluniako presidente ohiari zergatik egozten dion diru publikoaren erabilera bidegabearen delitua.
Adierazpen horien berri eduki ondoren, Alfonso Dastis Espainiako Atzerri ministroak «desegokitzat» jo zituen. «Epaileen erabakiak baloratzea ez zaigu egokiena iruditzen». Mariano Rajoy Espainiako presidenteak «kontu guztiz judiziala» dela azpimarratu zuen.
Puigdemont aske uztea «egokia» da Alemaniarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu