Katalunia

Puigdemont atxilotzeko eskatuko du fiskaltzak, Danimarkara joaten bada

Poliziak Generalitateko buruaren asmoak "berretsi zain" dagoela jakinarazi du Espainiako fiskal nagusiak ohar batean. 

Puigdemontk PDeCATen batzar nazionalean bideokonferentzia bidez hitz egiten. QUIQUE GARCIA, EFE
2018ko urtarrilaren 21a
07:43
Entzun

Kopenhageko zientzia politikoetarako unibertsitateko webgunearen arabera, eguerdiko 14:00ean hitzaldia ematekoa da Carles Puigdemont Junts per Catalunyako hautagaia. Ordea, Generalitateko buru izandakoa Belgikatik irteten bada hura atxilotzeko agindu dezake Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak, estatuko fiskal nagusiak hala eskatuta.

Ohar baten bidez jakinarazi du fiskaltzak poliziak Puigdemonten mugimenduak berretsi zain dagoela, hura atxilotzeko agindua eskatu ahal izateko. Fiskaltzak asteburu berean Katalkuniako auziarekin lotuta plazaratzen duen bigarren oharra da honakoa. Larunbatean, oso antzeko testua plazaratu zuen ohartaraziz parlamentari immunitateak ez diola Puigdemonti atxilotua izatetik salbuesten. 

Llarena epaileak joan den abendu hasieran agindu zuen bertan behera uzteko Belgikara joandako Generalitateko buruaren eta lau kontseilarien aurkako euroaginduak, baina ohartarazi zien atxilotu egingo dituztela Espainiako muga zeharkatzen badute. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.