Espainiako Kopako finalean Kataluniaren independentziaren aldeko banderak debekatzea adostu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak, "beste ikur ez-konstituzionalekin batera". "Kirolak eta futbolak ez dute bihurtu behar konfrontazio politikorako agertoki", esan du Concepcion Dancausa Espainiako Gobernuko ordezkariak.
No puc assistir com a convidat en un acte en què es prohibeix als meus conciutadans poder exhibir un símbol que expressa desig de llibertat.
— Carles Puigdemont (@KRLS) 2016(e)ko maiatzak 18
Protesta gisa, Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak uko egingo dio finalera joateari. Esteladak debekatzea "milaka katauniarren adierazpen eskubidearen urraketa larria" delakoan hartu du erabakia.
Puigdemont ez da erabaki hori hartu duen Kataluniako buruzagi bakarra.
1/3 La prohibició d'estalades a la Copa del Rei és un inacceptable atemptat a la llibertat d'expressió. El govern del PP ha de rectificar.
— Ada Colau (@AdaColau) 18 de mayo de 2016
Bartzelonako alkate Ada Colauk ere onartezintzat jo du PPren gobernuaren jarrera eta iragarri du ez dela partida ikustera joango, baldin eta debekua bertan behera uzten ez badute. Bide batez Colauk "babes osoa" agertu dio Bartzelona futbol taldeko presidenteari: "Espero dezagun partida irabaziz gero lasaitasunez ospatuko dugula, bakoitzak nahi duen bandera soinean duela".
Erakundeen elkartasuna
Kataluniako hainbat erakundek, Omnium Cultural eta Biltzar Nazional Katalanak tartean, gaitzetsi egin dute Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren erabakia, eta gogorarazi dute legeak ez duela debekatzen estelada eramatea. "Parlamentuak berak onartua du estelada nahi eta aldarrikapen demoratiko batek legezko ikur gisara. Ordea Gobernu ordezkaritzak kofrontaziorako ikurrekn alderatu du bandera, partidu hau baliatuz independentziaren aldeko aldarrikapenak egiten dituztenen adierazpen askatasuna urratuz".
Espainiako Kopako finaleko azken bi partidetan ez zen arazorik egon esteladak sartu ahal izateko, eta hala nabarmendu dute erakundeek: "Ez du zentzurik azken bi finaletako irizpideak aldatzeak". Hala, partidara ez joateko deia egin die Bartzelonaren jarraitzaileei SíQueEsPot alderdiko eledun Joan Coscubielak. "Gero eta gehiago dira askatasunen aurkako erasoak. PPk etengabeko gatazka behar du putreek sarraskia behar duten moduan".