Puigdemont prest agertu da Belgikako justiziarekin elkarlanean aritzeko

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, joan den asteartean, Bruselan eman zuen prentsaurrekoan. OLIVIER HOSLET
2017ko azaroaren 4a
16:07
Entzun

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea prest agertu da Belgikako justiziarekin elkarlanean aritzeko, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako nazioarteko atxilotze agindua eman ostean. Carmen Lamela epaileak agindu du atxilotzea, Espainiako Fiskaltza Nagusiaren eskariari erantzunez, Puigdemontek Auzitegi Nazionalera deklaratzera joateari uko egin ostean.

Kataluniako presidenteari matxinada, sedizioa eta diru publikoaren erabilera okerra leporatzen dizkio epaileak, Generalitateko gainontzeko kideei bezala. Puigdemont Bruselan da bere espetxeratzea ekiditeko, eta harekin daude Toni Comin, Meritxell Serret, Lluis Puig eta Clara Ponsati kontseilariak.

Euroagindua, justiziaren eskumena

Puigdemont atxilotzeko Lamelak eman duen euroagindua Belgikako justiziaren eskumena dela nabarmendu du gaur Koen Geens Belgikako Justizia ministroak. Geensek adierazi du, estradizio eskarien kasuan ezbezala, euroaginduen prozeduran gobernuak ez duela inolako egitekorik. "Prozedimendua guztiz judiziala da", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.