KATALUNIA

Puigdemontekin bildu ostean, "legez kanpoko" erreferenduma baztertu du Sanchezek

"Akordio zehatzak" eskaini dizkio PSOEko idazkari nagusiak Kataluniako Gobernuko presidenteari.

Sanchez eta Puigdemont, elkarri bostekoa ematen. TONI ALBIR / EFE
2016ko martxoaren 15a
19:53
Entzun

PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernurako presidentegai Pedro Sanchezek baztertu egin du, beste behin, Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko erreferendum bat egitea, iritzita "legez kanpokoa" dela. Horren ordez, elkarrizketa eta "akordio zehatzak" proposatu dizkio Sanchezek Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteari; betiere, "Espainiako Konstituzioaren barnean".

Bi ordezkariak Bartzelonan bildu dira, eta ondoren eginiko agerraldian azaldu ditu Sanchezek bileraren xehetasunak. Adierazi duenez, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteordeak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari 2014ko udan eginiko 23 eskarietako ugari betetzea proposatu dio Puigdemonti; gehienak, ekonomiari lotutakoak. Bide orri subiranista baztertu, eta beste bide bat eskaini dio, "elkarrizketan, elkar ulertzean eta elkarbizitzan" oinarritua. Bi gobernuen arteko alde biko batzordea berraktibatzea proposatu dio.

Puigdemontek, ordea, Sanchezi azaldu dio bide orri independentista "mugiezina" dela, "legezkoa, zilegia eta hautetsontzietan onartutakoa" delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.