Espainiako Poliziak atzo askatu zituen azken orduan Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari Finlandiatik Alemaniara arteko bidean lagundu zioten Mossos d'Esquadrako bi agenteak. Horietako bat El Prateko aireportuan atxilotu zuten, Bruselatik bueltan zela, eta bestea Vilassar de Mar herrian, haren etxe inguruan. Gainera autoan zihoan beste bat atxilotu zuten iluntzean: Josep Lluis Alay Rodriguez historiagilea. Hori ere aske utzi zuten.
Auzitegi Nazionalak herenegun eman zuen Puigdemonti lagundu ziotenak ikertzeko agindua. Euroagindua indarrean egonda hari laguntzea delitutzat har daitekeen aztertu nahi du. Galdekatu egin zituzten, baina, zenbait komunikabidek iturri judizialak aipatuz argitaratuaren arabera, ez dute epailearen aurrean deklaratu beharko.
Puigdemontekin zihoazen hiru lagunak, aske
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu