Katalunia

Pujolek azalpenak eman beharko ditu Parlamentuan irailaren 2an

CiU ez beste alderdi guztiek eskatu dute agerraldia. Bestetik, epaitegiek tramitera onartu dute Mnaos Limpiasek buruzagi ohiaren eta haren emaztearen aurka aurkeztutako salaketa.

Jordi Pujol, artxiboko irudi batean. MARTA PEREZ / EFE
2014ko uztailaren 31
14:23
Entzun

CiUk ez du bat egin gainontzeko alderdiekin, baina iragarri du ez diola eskaerari oztoporik jarriko. Hala, data zehaztuta geratu da, irailaren 2an, datorren ikasturtearen hasieran egingo du Jordi Pujolek agerraldia Kataluniako Parlamentuaren aurrean. Bertan, azken 34 urteetan atzerrian eta ezkutuan izan dituen diruen inguruko azalpenak eman beharko ditu.

Joan den astean, ezustean, egin zuen aitortza presidnete ohiak, krisi politiko eta instituzionala eraginez. Aste honetan, berriz, eta Artur Mas Generalitateko presidenterekin hitzartuta, presidente ohiaren abantailei eta ohorezko buruzagi izateari uko egin die Pujolek.

Azalpenak ez dira aski, ordea, askorentzat, eta Manos Limpias taldeak salaketa jarri du Pujolen eta haren emazte Marta Ferrusolaren aurka. Gaur jakinarazi du epaileak hura tramitera onartu duela eta dagoeneko martxan dela prozedura.

Hau guztia une ezin okerragoan heldu da Artur Mas Generalitateko presidentearentzat. Izan ere, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin bildu aurreko egunetan eta galdeketarako lau hilabete eskas geratzen direnean lehertu da eskandalua. Gainera, Espainiako alderdiak ustelkeria auzia baliatzen ari dira galdeketaren aurka egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.