Putin Errusiako presidente izendatu dute ofizialki
MOSKU. Vladimir Putin Errusiako presidente izendatu dute ofizialki, igandeko hauteskundeetan botoen %63,6 bereganatu ondoren. Hurrengo bi hilabeteetan, Dmitri Medvedevek jarraituko du boterean, eta ondoren, Putinek lehen ministrorako proposatuko du. Oposizioak salatu du iruzurrak egin dituztela bozetan, eta larunbatean Moskun manifestatzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu