Putin ez da Pekinera joan Bakearen Konfuzio saria jasotzera

2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Bakearen Konfuzio saria iaz sortu zuten Txinako hainbat unibertsitatetako akademikoek, Bakearen Nobel sariarekiko alternatiba gisa, azken hori 2010ean Liu Xiaobo disidenteari eman ziotelako. Konfuzio sarien batzordea hamasei kidek osatzen dute, eta aurten Vladimir Putin Errusiako lehen ministroari eman diote saria. Epaimahaiak erabaki hori hartu du, Libia bonbardatzearen aurka agertu zelako Putin, eta ekintza horren aitzinean erakutsi zuen «posizio baketsuagatik». Herenegun egin zen sari ematearen ekitaldia Pekinen, Errusiako ustezko hauteskunde iruzurren aurkako protesta handien bezperan. Putin ez zen agertu, eta Errusiako enbaxadak lau ikasle bidali zituen saria hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.