Errusiako telebista publikoak Vladimir Putin lehen ministroa eta presidentetzarako hautagaia hiltzeko plan baten berri eman zuen atzo. Horren arabera, Emirerri Islamikoa taldeko bi ekintzaile atxilotu zituzten urte hasieran Ukrainan, hango eta Errusiako zerbitzu sekretuek elkarlanean. Bi atxilotuek aitortu dute Moskun Putin hiltzeko asmoa zutela, martxoaren 4ko bozen ondoren, telebista publikoak dioenez. Moskuk eta Kievek argitaratutakoa berretsi dute.
Errusiako oposizioko hautagai guztiek, ordea, gogor kritikatu dute berria soilik bozetatik astebetera argitaratu izana. Gennadi Ziuganov hautagai komunistaren ustez, «trikimailu bat izan da, eta kiratsa dario».
Putin hiltzeko plan bat desegin dute, Errusiaren eta Ukrainaren arabera
Presidentetzarako bozetarako astebete falta denean berria argitaratzea salatu dute oposizioko hautagaiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu