Vladimir Putin Errusiako presidentea bisita historikoa egiten ari da Iranera. Joseph Stalin Soviet Batasuneko buruzagi iznadakoak 1943an egin zuen bidaitik aurreneko aldia da Errusiako estatubur bat Iranera joaten dela.
Caspioko herrialdeen goi bileran parte hartuko du Putinek, baina haren inguruko iturriek agertu dutenez, horren gainetik, helburu batekin joan da Iranera: garapen nuklearra dela-eta Teherango Gobernuak nazioarteko komunitatearekin duen auzian esku hartzera. Hala, IAEE Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziaren elkarlanean aritzeko eskatuko dio Putinek Ahmadinejadi.
07:56tan iritsi da Putin Teherango nazioarteko aireportura, eta Manusher Mottaki Atzerri ministroak egin dio han harrera. Gero bildu da Ahmadinejad presidentearekin eta Ali Khamenei estatubutuarekin ere izango da.
Putin Iranen da
Mahmud Ahmadinejad presidenteak egin dio harrera. Kaspioko herrialdeen goi bileran parte hartuko du, baina, batik bat, Irango agintariekin auzi nuklearra bideratzen saiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu