40 minutuko aldearekin abiatu ziren atzo gauean Tupoloev-134 hegazki bat eta Tupolev-154 bat Moskuko Domodevo aireportutik. Tupolev-134a Volgogradora zihoan, baina hegaldia hasi eta gutxira, 22:56an (20:56 Euskal Herrian) goitik behera amildu zen, Moskutik 300 kilometrora, Tula eskualdean.
Tupolev-154a, berriz, Itsaso Beltz aldera zihoan, zehazki, Sotxiko bainuetxera. 22:59tan erori zen hura, Rostov hiritik 138 bat kilometrora.
Tupolev-134an 43 lagun zihoazen: 35 bidaiari eta eskifaiako 8 kide. Tupolev-154an, berriz, 46 pertsona zihoazen guztira; eskifaiako 8 kide eta 38 bidaiari. Hegazkin batean zein bestean zihoazen lagun guztiak hil dira, beraz, 89 guztira.
Aireportu beretik abiatutako bi hegazkin hain denbora tarte txikian amiltzeak atentatuaren susmoak piztu ditu hasiera-hasieratik. Hori dela eta, Segurtasun Zerbitzu Federalari (Sobiet Batasuneko KGBren ordezkoari) jazotakoa iker dezala agindu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteak, batik bat, atentatuak izan direnetz argitzeko.
Bi hegazkinetako kaxa beltzak aurkitu dituzte dagoeneko. Interfax albiste agentziak zabaldu duenez, hegazkinetako batek bahiketa alarma seinaleak egin zituen erori aurretik. Beste iturri batzuek, ordea, gezurtatu egin dute informazio hori.
Errusia
Putin presidenteak inteligentzia zerbitzuei agindu die Errusian eroritako bi hegazkinekin gertatutakoa ikertzeko
Atzo gauean Moskuko Domodevo aireportutik abiatu eta gutxira bi hegazkin erori ziren, eta bateko zein besteko bidaiari guztiak (89 orotara) hil dira. Atentatu susmoak zabaldu dira bi ezbehar horien inguruan, eta hori dela eta, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Segurtasun Zerbitzu Federala inteligentzia zrebitzuari agindu dio halakorik izan denetz ikertzeko. Bi hegazkinetako kaxa beltzak aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu