Gerra Ukrainan

Putinek ez du erabaki Hegoafrikan egingo den goi bilerara joango den

Igor Susaeta.
2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
BRICS (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) taldea goi bilera bat egitekoa da datorren abuztuan Hegoafrikan, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak oraindik ez du erabaki joango den ala ez. Hori jakinarazi zuen atzo Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak. Aintzat hartu behar da NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak Putin atxilotzeko agindu duela, gerra krimen bat leporatuta, eta Hegoafrika auzitegi horretako kidea dela.

Hain zuzen ere, Hegoafrikako Nazioarteko Harremanetako ministro Naledi Pandorrek herenegun baieztatu zuen Putin bilerara gonbidatu dutela. «Dena den, iruditzen zait NZAren [atxilotze] agindua arduratzeko modukoa dela». Auzitegi horretako estatu kideek kolaboratzeko obligazioa dute. Baxar al-Assad Siriako presidentea Hegoafrikara joan zen 2015ean, eta, NZAk haren kontrako atxilotze agindua emana zuen arren, ez zuten atxilotu.

Adingabeak deportatzea egozten dio NZAk Putini. Horrekin lotuta, organo horrek eta Kievek herenegun jakinarazi zuten Ukrainan bulego bat irekitzea adostu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.