Errusia

Putinek Gobernua desegin du hauteskundeei begira

Abenduan Errusiako Legebiltzarreko bozak izango dira, 2008ko martxoan Presidentziakoak eta horiei begira "erabateko askatasuna" izateko hartu du gaurko neurria. Victor Zubkov proposatu du gobernuko buru izateko.

2007ko irailaren 12a
15:26
Entzun
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Gobernua desegin du gaur, Mijail Fradkov lehen ministroak hala eskatuta. "Abenduan [Errusiako] Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira, 2008ko martxoan Presidentziakoak, biak ere garrantzi handikoak, eta presidenteak erabateko askatasuna izan behar du jokatzeko", esan du Fradkovek.

Arrazoi eman dio Putinek. "Hauteskunde aurreko garairako boterea nola antolatu pentsatu behar dugu", adierazi du presidenteak, eta ondoren Gobernuaren buru Victor Zubkov izatea proposatu du. 65 urte dauzka Zubkovek, ekonomilaria da eta Finantza ministro-orde izana da.

Fradkovi behin-behinean lehen ministro karguan segitzeko eskatu dio Putinek. Bide batez, azkeneko hiru urte eta erdian egindako kudeaketagatik eskerrak eman dizkio, eta sasoi horretan izandako "arrakasta ekonomikoa" azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.