Putinek inoizko babesik txikiena du Errusiako herritarren artean

Presidentetzarako bozak orain egingo balituzte, Putinek ez luke garaipena lehen itzulian lortuko

Erredakzioa
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Errusiako Parlamentua osatzeko bozetan ustez iruzurra egiteagatik herritarren babesa galdu duVladimir Putin lehen ministroak eta Errusia Batua haren alderdiak. Hain zuzen, inoizko daturik txarrenak eskuratu ditu presidentetzarako hautagaiak: bozen aurretik egindako galdeketetan herritarren %54,4 haren alde azaldu ziren; hilabete bat beranduago, ordea, %44. Azken galdeketen arabera, martxoko presidentetzarako bozak orain egingo balira, Putinek ez luke garaipena lehen itzulian lortuko. Hala ere, gainerako hautagaiei alde handia ateratzen die, eta ez du Errusiako presidente izateko aukerarik galdu. «Putinen ospea asko jaitsi da azken bozen ondorioz, baina presidente izateko dituen aukerei begira hutsalak izan dira», nabarmendu du Valeri Fiodorov Iritzi Publikoaren Azterketa Zentroko zuzendariak.

Dimitri Peskov Putinen bozeramailearen aburuz, halaber, gainbeheraren arrazoia herritarren «gainkarga emozionala» izan da. Hain zuzen, joan zen abenduaren 1ean egindako bozen ondorioa da gehiegizko asetasun hori. Orokorrean, baina, presidentegaiaren irudia «gorengo mailan» mantentzen dela berretsi du, eta gorabeherak izan arren, herritarren babesak gora egingo duela ziurtatu du.

Justiziaren irregulartasunak

Bestetik, Kremlinari lotutako Giza Eskubideen Kontseiluko adituek Errusiako Justizia salatu dute, ustez, Mikhail Khodorkovski petrolioaren magnatearen auzian irregulartasunak egiteagatik. Ludmila Alexejeva Kontseiluko kide eta ekintzailearen arabera, Khodorkovskiren zigor prozesuak eta epaiak ez ditu epaiketa justu baten oinarriak bete. Honenbestez, kasua ikertu dutenteknikariek lortutako emaitzak aztertuko dituela iragarri du, eta horiek estatuko organo judizialen esku utziko dituela.

Khodorkovskiri hamalau urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2010eko abenduan, petrolioa Mendebaldeko herrialdeei saldu eta 13.000 milioi dolar bidegabeki bereganatzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.