errusia

Putinen alderdiak indarra galdu du legebiltzarrean

Parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Errusia Batuak, baina lehendik 77 aulki galduta. Komunistak geratu dira bigarren, 92rekin, eta salatu dute irabazleari botoen %15 gehiago eman dizkiotela.

2011ko abenduaren 5a
12:56
Entzun

Errusiako Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzen arabera, Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak —Errusia Batuak— eutsi egin dio gehiengo osoari parlamentuan, baina lehendik indarra galduta. Hauteskunde Batzordeak botoen %95 zenbatuta dituela dioenez, 238 diputatu lortu ditu Errusia Batuak (botoen %49,54), duela lau urte baino 77 gutxiago. 450 aulki daude legebiltzarrean.

PCR alderdi komunistak emaitzak ia bikoiztu eta 92 eskainu izango ditu (lehen, 57 zeuzkan), %19,16. Guennadi Ziuganov buruzagi komunistak salatu du Errusia Batuari botoen %15 gehiago eman dizkiotela. "Hauteskundeak ez dira inola ere zilegi izan, ez juridikoki, ez moralki".

RJ sozialistak 64 aulki bildu ditu (lehen, 38), %13,22. PLDR liberalak 56 (40), %9,14.

Atzo egin zituzten hauteskundeak, eta %60,2koa izan zen parte hartzea —orain dela lau urte %63koa—. Presidentziarakoak udaberrian izango dira.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.