Putinen alderdiak ziurtzat jo du bozetako garaipena

2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
MOSKU. Abenduan Errusian egingo dituzten legebiltzarrerako bozetan irabaztea ziurtzat jo du Errusia Batua Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak. «Gaur egun Errusia Batua soilik da herritarren interesak defendatzeko gai», adierazi du alderdiko kide batek, alderdiaren kongresuan. Putinek, berriz, ustelkeriari aurre egiteko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.