ekialde hurbila

Qanako sarraskia ikertzeko 48 orduz eten ditu Israelek Libanoren aurkako erasoak

Israelgo Armadako hegazkinek 48 orduz etengo dituzte bonbardaketak. Horrelaxe agindu du gaur Israelgo Gobernuak. Hain zuzen ere, Qana hirian atzo izan zen sarraskia ikertzeko bertan behera utziko dituzte aire erasoak bi egunez. Gutxienez, 57 zibil hil zituen atzo Israelgo Armadak Qana hiriaren aurka larunbateko gauerdia pasata egindako erasoan. Horietatik 27 haurrak ziren (15 ezinduak) eta antza denez, erasoetatik babesteko eraikin batean zeuden gordeta Israelgo Armadako misilek harrapatu zituztenean. Hala ere, gaur, Libano hegoaldean erasoek ez dute etenik izan.

2006ko uztailaren 31
13:30
Entzun
Ehud Olmert lehen ministroak eman du erasoak 48 orduz eteteko agindua. Gaur goizaldeko ordu bietan hasi eta asteazken goizaldeko ordu biak arte. Antza denez, Israelgo hedabideek jakinarazi dutenez, sarraskiaren harira Condolezza Rice AEBetako Estatu idazkariarekin bildu ostean hartu du Olmertek erebakia. Badirudi, Simon Peres ministro ordearen aholkuz eten dituela erasoak. Sarraskia ikertu ezezik, zibilak aterarazi ahal izango dituztela eta giza laguntzak bideratzeko aukera izango dela espero dute.

Amir Eshel Israelgo Armadako hegazkinen operazioen buruak baieztatu duenez, lehen ikerketek argitu dute eraikina bonbardatu egin zutela erori baino ordu batzuk lehenago. "Ez genekien eraikin horretan zibilak zaudela", adierazi du Eshel generalak. Israelgo Armadako iturriek badute hipotesi bat esku artean eta ez dute albo batera utzi nahi. Beharbada Qanako eraikin horretan lehegailuak zaudela uste dute eta horiek eztanda egin ahal izan zutela diote. Izan ere, Libano hegoaldean operazioa egiten ari diren soldaduen arabera, ohikoa izaten da mugatik gertu dauden herri xiitetako eraikinetan lehergailuak gordetzea.

Baina gaur, Israelgo Armadako iturriek baieztatu dutenez, hegazkinek Libano hegoaldea erasotu dute lurreko indarrei laguntzeko.

NBEko Segurtasun Kontseiluaren gaitzespenik ez

Nazioarteak gogor salatu du atzo Qana hirian izandako erasoa. NBEko Segurtasun Kontseiluak ere premiazko bilera egin zuen atzo, baina ez zuten akordiorik lortu zibilen aurkako sarraskia gaitzesteko. NBEak "muturreko mina" agertu du ohar batean 57 zibilen heriotzagatik bain a ez du erasoa arbuiatu. NBEren oharrak azpimarratzen du, beharrezkoa dela indarkeriari amaiera ematea eta baina ez dio Israeli berehalako su-etenik eskatzen. Hain zuzen ere, azken hori izan zen Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak eskatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.