Rabbani presidente ohia ehortzi dute Afganistanen
KABUL. Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohia lurperatu dute. Asteartean atentatu batean hil zuten, eta haren hilketak atzerriko tropak atera eta gero herrialdean gerra zibila pizteko beldurra areagotu du. Izan ere, Afganistango etnia handienetan bigarrenaren erreferente zen Rabbani. Bestalde, zazpi zibil hil zituzten atzo, bonba bat zartarazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu