Kolonbia

Radio Caracolen eta Efe agentziaren eraikinaren aurka, lehergailuz beteriko auto batek eztanda egin du

Bederatzi lagun zauritu dira.

2010eko abuztuaren 12a
17:47
Entzun
Bogotan (Kolonbia) Radio Caracolek eta Efe berri agentziak duen eraikineko ate parean, lehergailuz beteriko Chevorlet bat lehertu da goizeko 05:30ean (hango ordutegian). Irrati estudioen sabaiaren zati handi bat erori da, bertako esatariek esan dutenez. Leherketa "izugarria" izan dela adierazi dute, eta bederatzi lagun zauritu direla jakinarazi.

2004ean Prisa hedabide taldeak erosi zuen Caracol Radio.

Kolonbian askotan izaten dira kazetarien aurkako erasoak. 2009an, esaterako, 7 kazetari hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.