MUNDUA

Rafael Correak aise irabazi ditu Ekuadorko hauteskundeak

%56,93ko babesa jaso du egungo presidentearen aldeko koalizioak lehen itzulian, eta, beraz, ez du bigarren itzuliaren beharrik izango. Correaren garaipena aitortu dute oposizioko buruek. Bideoa: Rafael Correaren agerraldia, bozak irabazi eta gero. [Youtube]http://youtu.be/yR_HJQR75bE[/Youtube]

2013ko otsailaren 18a
11:38
Entzun

Botoen %50,24 zenbatuta, Rafael Correak erraz irabazi ditu beste behin Ekuadorko presidente izateko hauteskundeak. %56,93ko babesa jaso du haren aldeko PAIS aliantzak, 2,49 milioi boto eskuratuta. Alde handira da hurrengo hautagaia: Guillermo Lassok botoen %23,74 lortu ditu (1,04 milioi boto). Lucio Gutierrez presidente ohiak botoen %6,07 jaso ditu (266.800 boto), eta Mauricio Rodasek, %4,19 (184.100 boto). Horrela, Correak ez du bigarren itzuliaren beharrik izango presidente karguan berretsia izateko.

Oposizioko buruek ontzat jo dituzte emaitzak. "Pertsona zintzoena da besteen garaipenak aitortzea. Rafael Correarena aitortu nahi dut", esan du Lassok. Edonola ere, nabarmendu du bere aldeko Creo Mugimendua Ekuadorko bigarren indar politikoa dela, eta pozik azaldu da horrekin: "Gau honetan oposizioan hasiko gara. Ideia eta proposamenekin egingo dugu oposizioa".

Venezuelako Atzerri Ministerioaren bidez, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Correa zoriondu du bozetan eskuratutako garaipenarengatik. Chavezek "bere" egin du Ekuadorko herritarren poza.

2007ko urtarrilaren 15etik Ekuadorko presidente da Correa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.