Azaroaren 15ean lortu zuten israeldar eta palestinarrek Rafako pasabideari buruzko akordioa, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkaria bitartekari zela elkarrizketa saio luzea egin ondoren.
Palestinarrek atzo hartu zuten ofizialki mugaren kontrola, Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak gidatu zuen ekitaldi batean. Igarobidea, berriz, gaur erabili ahal izan dute lehen aldiz palestinarrek, eta dagoneko lagun askok gurutzatu dute Rafako muga Egiptora joateko.
Ekialde Hurbila
Rafako pasabidea zabalik dute palestinarrek, baina muga handiekin
Palestinarrek zabalik dute gaur goizetik Gazatik Egiptora joateko Rafako igarobidea, baina, oraingoz, lau orduz bakarrik. Eguna argitzerako dozenaka palestinar bildu dira pasabidearen Gaza aldeko muturrean, igarotzen lehenak izateko. Israelen aginduz itxita egon da mugako pasabide hori, eta negoziazio luzeen ostean, azkenean, mugaren kontrola palestinarren esku uztea onartu zuen Israelgo Gobernuak. Hain justu, palestinarrek atzo hartu zuten pasabidearen kontrola. Dena den, Israelek pasabidea behatzeko ahalmena izango du oraindik, eta pertsona jakin batzuei eragozpenak jartzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu