Europako Konstituzio Ituna / Ezetza irabazle Frantzian

Raffarinek dimisioa eman ostean, Villepin izendatu dute lehen ministro

Jean Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroak dimisioa eman du gaur goizean, Eliseoan, hau da, Frantziako estatuburuaren egoitzan, Jacques Chirac presidenteak lehen ministroarekin izan duen bileran. Raffarinen kargu uztea onartu eta segituan, Dominique de Villepin orain arteko Barne ministroa izendatu du Chiracek lehen ministro berri.

2005eko maiatzaren 31
12:39
Entzun
Herritarrek Europako Konstituzio Itunari eman dioten ezetz sendoaren bitartez, Frantziako Gobernuak kolpe handia jaso du. Herritarren zigor keinu horri nolabait aurre egiteko, Gobernua aldatuko zuela agindu zuen Jacques Chirac presidenteak emaitzen berri izan eta berehala.

Atzo Jean Pierre Raffarin lehen ministroarekin batzartu zen, eta bileraren ostean, Gobernu aldaketa beranduenez gaur gauzatuko zela iragarri zuen Raffarinek. Gaur goizean goiz joan daberriro ere Eliseora Raffarin, eta han kargua uzteko gogoa agertu dio Chirac presidenteari. Chiracek onartu egin du kargu uztea, eta Dominique de Villepin orain arteko Barne ministroa izendatu du lehen ministro berri.

Villepinek 51 urte ditu, eta azken orduetan Raffarinen ordezko izateko aipatu direnhiru pertsonetako bat da. Nicolas Sarkozy Barne ministro ohi eta UMPko burua eta Michelle Alliot-Marie Defentsa ministro lapurtarra ziren beste biak. Inkesten arabera, frantziar gehienek Sarkozy nahi zuten lehen ministro, baina, azkenean, Villepinen aldeko hautua egin du Chiracek.

Raffarinen Gobernuak 37 hilabete egin ditu agintean, eta hartu dituen hainbat neurri tarteko, herritar askoren haserrea piztu du. Hain justu, ezezkoaren zati baten xedea Gobernu hori zigortzea dela uste dute analistek.

Nolanahi ere, iritzi publikoaren zait handi bat ez dago konforme Gobernuaren aldaketa hutsarekin. Herritarren %48k Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzeko eskatzen dute, eta Chiracen dimisioa ere bai sektore batzuek.

Krisia PSn eta Berdeen artean ere

Nolanahi ere, erreferendumeko ezezkoak ez du eskuineko Gobernua soilik kolpatu. Aitzitik, PS alderdi sozialistaren baitan ere krisi handia eragin du. Izan ere, PSn barne borroka handia izan da Konstituzioarne aldekoen eta kontrakoen artean, eta buruzagitza ofizialak baiezkoa bultzatu badu ere, inkestek garbi utzi dute PSren jarraitzaile gehienek ezezko boza ematen dutela galdeketan.

Gauza bertsua gertatu zaie Berdeei: buruzagitza Konstituzioaren alde agertu arren, haien boto emaile gehienek arbuiatzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.