Sri Lanka

Rajapakse egungo lehen ministroak irabazi ditu presidentziarako hauteskundeak

Sri Lankako Hauteskunde Batzordearen arabera, Mahinda Rajapakse egungo lehen ministroak irabazi ditu lehendakari berria aukeratzeko bozak. Beraz, Rajapkse izango da Sri Lankako hurrengo presidentea. Hauteskunde Batzordearen arabera, bozak "lasai" egin dira, eta botoen %50etik gora eskuratu du Rajapaksek. Oposizioko Batasun Nazionaleko hautagai Ranil Wickremesinghek, berriz, Jaffnako barrutian bozketa errepikatzeko eskatu du, istiluak izan direla eta. Botoa emateko lekuak itxi eta zenbaketa egiten ari zirela, gaur goizaldean granadekin eraso diote meskita bati Ampara barrutian, eta lau lagun hil dituzte.

2005eko azaroaren 18a
10:35
Entzun
Atentatu hori ez du oraindik inork hartu bere gain, baina Aberriaren Askapenerako Tigre Tamilei egotzi diete agintariek.

Hala ere, Sri Lankako zein nazioarteko erakundeek diote azken urteeako hauteskunde lasaienak izango direla oraingoak. Hori dela eta, ez du ematen Hauteskunde Batzordeak Wickremesinghe oposizioko hautagaiaren eskaria onartu eta Jaffan barrutian bozak errepikatuko direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.