Zentsura mozioa

Rajoy, eta Galiziako zentsura mozioa

Mariano Rajoy Espainiako egungo presidentea, 2003ko apirilean, Manuel Fraga Francoren diktadurako ministro ohi eta PPko ohorezko presidentearekin. Argazkia ateratako garaian Galiziako Gobernuko presidente zen Franga eta Espainiako presidenteorde Rajoy. TORRECILLA, EFE
martxelo otamendi
2018ko maiatzaren 31
21:31
Entzun

Ostiraleko bozketan Espainiako Kongresuaren gehiengoak baiezkoa ematen badio Sanchez sozialistak Rajoy gobernuburuaren aurka aurkeztu duen zentsura mozioari, ez da aurreneko aldia izango Mariano Rajoyk gobernu bat utzi beharko duena zentsura mozio batengatik.

Galizian gertatu zen, 1986an. Urte horretan, Galiziako PPren barruan eszisioa gertatu zen, Xose Luis Barreiro alderdikide eta gobernuko lehendakariordeak bultzatuta. Barreirok lehendakariorde ardura utzi zuen Xerardo Fernandez Albor presidentearen gobernuan, eta oposiziora pasatu zen parlamentari multzo batekin, PP gutxiengoan utziz parlamentuan. Fernandez Albor presidenteak Mariano Rajoy izendatu zuen lehendakariorde Barreiroren ordez. Rajoyk, ondorioz, Pontevedrako Diputazioaren lehendakaritza eta Espainiako Kongresuan zeukan aulkia utzi behar izan zituen, Fernandez Alborren gobernuan lehendakariorde izateko.

Fernandez Albor presidentearen ahuldadea baliatuta, Fernando Gonzalez Laxe buruzagi sozialistak zentsura mozioa aurkeztu zuen PPren gobernuaren aurka. Aurkeztu eta irabazi, PSdG, Coalicion Galega eta Partido Nacionalista Galego alderdien babesa jaso zuelako.

Mariano Rajoy, zentsura mozioa galtzearen ondorioz, politika aktiboa utzi eta Santa Polara itzuli zen (Alacant, Herrialde Katalanak); herri horretan baitauka ondasunen erregistratzaile plaza. 1989ko Espainiako hauteskundeen ondoren, 1987an utzi zuen Espainiako Kongresura itzuli zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.